Sacem eraikinaren inguruan landuko dudan proiektuaren ardatz nagusia, natura eta herriaren arteko lotura indartzea izango da. Hala nola naturari garrantzia emanez; naturak espazioak kolonizatu egingo ditu (eraikin berrien bitartez) eta baita birkolonizatu ere (Sacem eraikinaren kasuan).
Naturak garrantzia hartuko duen prozesu honetan, hainbat helburu izango dira:
LOTURAK
_Naturako elementu ezberdinen eta eraikinen arteko erlazio zuzena.
_Oinezkoak, bizikletak eta garraio publikoak, kotxeen gaindiko preferentzia.
_Zizurkil-Villabona eta Anoeta-Irura herriguneen arteko oinezkoen zein bizikleta bidezko lotura.
_mendia eta errekaren arteko lotura bermatu, azpiegiturak sortzen dituen mugak gaindituz.
_Azpiegiturek sortutako muga hauek, muga izaera galdu eta auzo berriaren parte bezela ulertuko dira.
AUZOA
_Auzoari dagokionez, naturari zuzenean lotuta dagoen auzoa izango da.
_Eraikinen eta lurraren arteko erlazioa erabatekoa.
_Auzo berria proiektatzerakoan inguruko eraikitze sistema kontuan hartu eta berrerabili.Hau da, bide baten inguruan sortutako auzoa.
_Auzo hau ez da gaur egun dagoenaren handipen bat izango, izaera berezia izango duen auzo berria baino. Nekazaritzara lotutakoa alegia.
ERAIKINA
_Sacem eraikinaren erabilera nagusia, nekazaritza eskola izango da.
_Auzoaren izaeran garrantzia elementu esanguratsua.
_Eraikinaren desfragmentazioaren bitartez naturak menditik errekaraino zeharkatu ahal izango du.
2009-11-27
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario
zer diñozue?